XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alako batez, Bikendi etzen bere buruaren yabe.

Belar aundiaren artetik basakatua bezala narraz etorri zen nexkaren oñetaraño.

Baño, ixo nire ezpañak, esiak belarriak ditu ta.

- Mirei, idan musu bat, esan zion Bikendik.

Mirei, ez yan ez edan negon; ainbesteko maitea biztu didan.

Mirei, ire arnasa nire odolean sartu nai niken, eta aizeak eramaten zidan.

Ire gonaren magala bederen utzadan, musukatzeko.

Egun eta eguzki ari nadin musuz betetzen!- Bikendi, ori pekatu itsusia duk, esan zion Mirei'k, eta otatxoriek eta gorribeltxek zabalduko ditu bezela maiteen ixil-gordea.

- Ez izan orren beldurrik; biar bertan aizatuko nik Crau'tik asita Arles'ko mugaraño dabiltzen otatxoriak.

Mirei, iregan Paradisua zekusanat... Entzuidan, Mirei, zion yaun Anbrusi'ren semeak; Rodano'n ba dun belar bat, guk belar-kizkur esaten dioguna.

Bi lore ditin, bata bestearengandik bereix, txapar bakitzetan, eta ibaiaren ondarrean.

Maite-aroa elldu zaitenean, loreetako bat gañera ateratzen dun irriz, eta eguzkiari eskatzen zion pinpina zabal dezaion.

Ain ederra ikustean, bestea ernatzen dun,¡ikustekoa! ta lagunarengana maitaro igeritan zoaien musu bat emateko bere aienak luzatuz, gorbelarengandik bereizi ta, txortena autsiz, bere eskuko, baño iltzear, eta muñ egiten zion bere ezpain zurbillekin, lagun zuriari.

Mirei! musu bat, eta gero eriotza... Bakarrik geuden ta... Neska zurbil zegoan; mutilla zoraturik, begira zegokion.

Nasialdi artan, basakatua bezala yeikitzen da bat batean.